Pertsona bat obeso izatera nola iristen den azaltzea ez da zaila: behar baino gehiago jaten duelako gizentzen da. Joera edo portaera hori gizarte osora zergatik hedatu den azaltzea, ordea, ez da hain sinplea.
Izan ere, faktore askok eragiten dute obesitatearen hedapenean. Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dituzte elikagai-industriek; gehienetan, janari horiek kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dute.
Horrekin batera, autoari, telebistari, telefonoari, ordenagailuari eta beste aurrerapen teknologiko batzuei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko. Guztiagatik, benetan erraza da behar baino kaloria gehiago hartzea.
Obesitatea gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da. Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago daude; erabiliena gorputz masaren indizea da, GMIa.
GMIa kalkulatzeko, eragiketa sinple hau egin behar da: pisua kilotan zati altueraren karratua. Adibidez, 60 kilo eta 1,7 metroko altuera duen pertsona baten GMIa hau da: 60 / 1,72 = 20,7.
GMIaren arabera, honako sailkapena egiten da:
- <20: pisu gutxi.
- 20-25:normala.
- 25,1-26,9: gehiegizko pisua.
- 27-29,9: lehen mailako obesitatea.
- 30-34,9: bigarren mailako obesitatea.
- 35-39,9: hirugarren mailako obesitatea.
- >40: laugarren mailako obesitatea, morbidoa.
cake boy bezelako jendea, ezta?
ResponderEliminarhezkuntza arazoa nere ustez, beste ezer baño gehiago. Hezkuntza eta gizarte eredu arazoa.
cake boy-ena beste kasu bat kontsidera dezakegu jeje
ResponderEliminarbaina ados nago zurekin, jendea kontzientziaraztea da orain lehen urratsa