Gorputzaren barne-organoen irudiak lortzeko aukera ematen duten teknikak dira . Teknika bakoitza zenbait diagnostiko egiteko da egokia, eta zenbait arrisku ditu, medikuek aintzat hartu beharrekoak.
TEKNIKAK:
-ERRADIOGRAFIA
Lehenbizi garatutako irudi-teknika da. X izpien erabileran oinarritzen da. X izpiak erradiazio mota bat dira energia handikoa. Horri esker erraz zeharka ditzakete zenbait objektu opaku. Horrez gain, argazki-film batean inpresiona daitezke. X izpien sorta bat pertsona baten gorputzera fokatuz eta haren atzean argazki-filma jarriz, X izpiek zeharkatutako egiturak agertuko dira filmean. Hezurrak, dentsitate handikoak direlako, argi ikus daitezke. Atal bigunak, berriz, ilun ikusiko dira.
Gehiegi erabiliz gero minbizia sor dezakete. Teknika hau ez da emakume haurdunekin eta haur itxiekin erabili behar.
-ORDENAGAILU BIDEZKO TOMOGRAFIA AXIALA (OTA edo eskanerra)
Teknika honen bidez, hainbat erradiografia egiten zaizkio pazienteari, X izpietako tresna berezi batez. Tresna hau pazientearen iguruan biratzen du eta ordenagailu batek irudi guztiak konbinatzen ditu. Azkenean tomografiak egiten duena pazientearen xerra bat erakustean datza.
Teknika hau gorputzaren barrualdea argitasun handix ikusteko aukera ematen du. Baina arazo bat dauka, X izpiak baino erradiazio askoz handiagoa sortzen du. 50 aldiz handiagoa, hain zuzen.
- ERRESONANTZIA MAGNETIKOA
Erresonantzia magnetikoko makinak tutu formakoak eta oso handiak dira. Potentzia handiko eremu magnetikoa sortzen dute pazientearen inguruan, eta horrez gain, atomoek sortzen dituzten fotoiak detektatzen dituzte. Ondoren, aztertutako gorputzaren atalaren irudiak sortzen ditu ordenagailu batek. OTA bidez lortutakoen antzeko irudiak lortzen dira.
Erresonantzia magnetikoak egiteko ez da erradiaziorik erabili behar. Baina ezin da erabili taupada-markagailua duten pertsonekin, ezta objektu metalikoak (adibidez, protesiak) dituztenekin ere.
- EKOGRAFIA
Teknika honetan oso maiztasun handiko soinuak erabiltzen dira (ultrasoinuak), gizakiok entzun ezin ditugunak. Ultrasoinuak pazientearen gorputzera fokatzen dira eta tresna batek barruan sortzen diren oihartzunak hartzen ditu eta irudi bat sortzen du. Gaur egun, ekografia teknika modernoei esker, hiru dimentsioko irudi garbiak ikus ditzakegu, baita odola odol-hodien barruan nola igitzen den aztertu ere.
Ekografien bidez lortutako irudiak ez dira beste teknika batzuetan lortzen direnak bezain zehatzak, baina ez dira kaltegarriak, beraz amaren umetokian fetua nola garatzen den ikusteko erabil daiteke. Giltzurrunean eta xixkuan harriak aurkitzeko eta bihotz-probak egiteko ere erabil daiteke (Doppler ekografia deritzo).
-MEDIKUNTZA NUKLEARRA
Teknika honetan, zenbait substantzia radioaktibo sartzen dire gorputzea, organismoan nola zabaltzen diren aztertzeko, Substantzia horiei kontraste esaten zaie. Kontrasteek gamma izpiak igortzen dituzte eta eszintigrafia-ganbera edo gamma-ganbera baten bidez detektatzen dira.
Oso interesgarria Izaro!
ResponderEliminar