Preziatua eta bizitzeko ezinbestekoa. Horixe da odola. Gure gorputzak behar-beharrezkoa du egoki funtzionatzeko. Oxigenoaren, elikagaien eta hondakinen garraiatzaile eraginkorra da. Eta beste hamaika funtzio ere betetzen ditu: besteak beste, gorputza infekzioetatik babesten du, eta tenperaturaren erregulazioaren arduraduna da.
Horretaz guztiaz jabetu bezain pronto hasi zen, nolabait, odolaren ordezkoa aurkitzeko lasterketa. Transfusioetarako nahi beste odol garbi izatea da helburua.
Mundu osoko ikertzaileek hainbat hamarkada daramatzate ordezko bideragarri baten bila, baina odolaren osagai gutxi batzuen ordezko sintetikoak baino ez dira lortu bidean. Aurrerapen ugari egin bada ere, hornikuntza odol-emaile boluntarioen esku dago oraindik ere. Benetako odol artifiziala urrun da oraindik.
odola ematea besterik ez dugu oraingoz, beraz. Pena ederra.
ResponderEliminarArru eta nire web-ean sartu eta honi buruzko informazioa izango duzu.
ResponderEliminarBloga asko gustatzen zait.