miércoles, 24 de noviembre de 2010

Farmakogenetika, medikuntza pertsonalizatuaren bidean...

   Guztiak desberdinak gara, eta horregatik era desberdinean erantzun dezakegu farmakoen aurrean. Gaur egun medikura jaotean garenean ordea, gaixotasun berdinaren aurrean botika berdina hartzeko agintzen digu medikuak: "3 sobre egunean, jatordu bakoitzaren ondoren", adibidez . Baina botika horrek batzuengan eraginkortasun handia eduki dezake, besteengan txikia eta gutxi batzuentzat albo efektuak. Terapia orokorretan oinarritzen da gaur egungo medikuntza. 

      Farmakogenetikak berriz, tratamendu orokorrak alde batera utzi eta terapia pertsonalagoetaruntz abiatzea du helburu. Pertsona bakoitzaren herentzia genetiko eta geneetan oinarrituz, norberak farmakoekiko izan dezakeen erantzuna aztertzen duen zientzia da farmakogenetika. Hau da, farmakoak eta genetika erlazionatzen dituen zientzia da.

      Adibidez, ikusi da leuzemiaren aurkako farmako baten aurrean pazienteak erantzun ezberdinak dituztela. Batzuk, horien artean umeak, oso azkar metabolizatzen dute farmako hau, eta dosi handiagoa behar dute. Beste batzuk ordea, oso motel metabolizatzen dutenez, dosi askoz ere txikiagoa behar dute. Farmako honen metabolismoarekin erlazionatutako geneak aztertuz, determina daiteke zein den paziente bakoitzarentzako dosi egokiena eta horrela farmakoaren eraginkortasuna handituko da kasu bakoitzean.

       Farmakogenetikari buruz ikerketa asko ari dira egiten, eta etorkizunerako medikuntzaren oinarri izan daiteke seguraski: terapia pertsonalizatu eta eraginkorretako etorkizuneko medikuntza.




 

Gaiari buruz interesa baduzue, ondorengo artikulo hau interesgarria da:

No hay comentarios:

Publicar un comentario