sábado, 22 de enero de 2011

Gernu infekzioa

       Pixa egitean erresumin sentsazioa, egiteko premia, maskuria hutsik egonda ere gernu egin nahi, pubis aldean mina... zistitis edo maskuriaren hanturaren zenbait sintoma dira. Gaitz hori ohikoagoa da emakumeen artean, eta batzuetan ez zaio behar besteko arreta eskaintzen.

      Maskuriak emakumeen gorputzean duen kokapenak azaltzen du horiek zistitisa areago jasatea. Organo horrek giltzurrunek ekoizten duten gernua biltzen du eta, aldizka, bere muskulaturaren uzkurduraren bidez, hustu egiten da. Maskuria uretrarekin komunikatuta dago, gernuak -kanpora isurtzen denean- zeharkatzen duen hodiarekin, alegia. Gizonarengan, uretrak prostata zeharkatzen du eta zakilaren gorputz leizetsuen artean igarotzen da; emakumearengan, berriz, motzagoa izan eta bulban bukatzen da. Horrek erraztu egiten du zistitisa, bulba aldeak eta perineo aldea gertu izateak kutsadurari laguntzen baitiote.

 Eskuarki gernuak ez du germen patogenorik. Baina bakterioren bat maskurira sartu eta bertan ugaltzen bada, haren populazioa bikoiztu egiten da 40 minutuko, eta azkarrago maskurian hondar-gernua geratzen bada edo maskuriaren hustuketan aldi luzeak igarotzen ba dira; esate baterako, likido gutxi edaten direnean. Uretra da kutsatzen lehena; infekzioa garaiz tratatzen ez bada, goranzko ibilbidea egingo du eta giltzurrunetara irits liteke, pielonefritis delakoa eraginez.



     Heste-florako edozein mikroorganismok infekta lezake gernua, baina erruduna Escherchia coli delakoa izan ohi da gehienetan, zistitisen %90tan agertzen baita. 

SINTOMA NAGUSIAK:


- Pixa egitean erresumin sentsazioa.

- Maiz pixa egin behar.

- Pixa egiteko premia bizia.

- Pixa egiteko nahia maskuria hutsik egonda ere.

- Pubis aldeko mina.

- Itxura gutxi gorabehera uherreko gernua, eta are odola duena.

- Hotzikarak eta sukarra.

- Gerrialdeko mina, bizkarraren behealdean, giltzurrunak infektatzen direnean.

Beti ez dira sintoma guztiak agertzen eta pertsona guztiengan ez dute intentsitate berdina.


2 comentarios:

  1. Esperientziek beti dute alde ona eta txarra ezta?

    ResponderEliminar
  2. Izaro, oso blog interesgarria! Asko gustatu zait batez ere egin duzun azken sarrera!

    ResponderEliminar