lunes, 6 de diciembre de 2010

Ospitale birtuala, etorkizuneko medikuak trebatzeko

     UPV-k ere badu ospitale birtuala. Ospitale Birtuala ikasleak eta mediku-gaiak trebatzeko sortu da.

     Aurrerapen teknologikoei esker manikiak sortu dira medikuntza-simulazioak egiteko. Manikiek bizi-konstanteak dituzte (arnasketa, auskultazioa, esplorazioa...), eta teknikak lantzeko erabil daitezke era askotako egoeratan. Horrela, hainbat egoera simulatzen dira, sinpleak nahiz konplexuak, teknikak landu, egoera kritikoei aurre egin eta algoritmoak eta beste trebetasun batzuk garatzeko, egiazko paziente batekin egingo litzatekeen moduan. Ondoren, bideoz ikusten da eginiko lana, akatsak zuzendu eta talde-lanean sakontzeko. Era horretan, ikasleak edo mediku-gaiak maniki batekin lantzen ditu gerora egiazko paziente batean aurkituko dituen egoerak, eta trebatzeko eta akatsak zuzentzeko balio dio horrek. Gainera, simulazioari esker, koordinazioa, komunikazioa, talde-lana, lidergoa eta gaurdaino kontuan hartu ez diren beste alderdi batzuk lantzen dira.








BIDEOA: "Asma krisi batek jotako gizon bat eraman zuen Bilboko larrialdi zerbitzuetako anbulantzia batek Basurtoko ospitale birtualera. Zain zituen Victor Bustamante eta Iñaki Arriagamedikuak eta Usune eta Leire Gonzalez mediku egoiliarrak. Mediku egoiliarren lan ari esker, ospitalera iritsi eta mintu gutxira, pazientearen egoerak hobera egin zuen nabarmen. 
          Euskal Herriko Unibertsitateko ospitale birtualaren helburua ikasitakoa praktikan jartzea izango da. Honi esker, etorkizunean trebatuta egingo diete ikaslek aurre benetako kasuei."

1 comentario: