domingo, 30 de enero de 2011

Irudi bidezko diagnostikoa



Gorputzaren barne-organoen irudiak lortzeko aukera ematen duten teknikak dira . Teknika bakoitza zenbait diagnostiko egiteko da egokia, eta zenbait arrisku ditu, medikuek aintzat hartu beharrekoak.

TEKNIKAK:

-ERRADIOGRAFIA

Lehenbizi garatutako irudi-teknika da. X izpien erabileran oinarritzen da. X izpiak erradiazio mota bat dira energia handikoa.  Horri esker erraz zeharka ditzakete zenbait objektu opaku. Horrez gain, argazki-film batean inpresiona daitezke. X izpien sorta bat pertsona baten gorputzera fokatuz eta haren atzean argazki-filma jarriz, X izpiek zeharkatutako egiturak agertuko dira filmean. Hezurrak, dentsitate handikoak direlako, argi ikus daitezke. Atal bigunak, berriz, ilun ikusiko dira.
Gehiegi erabiliz gero minbizia sor dezakete. Teknika hau ez da emakume haurdunekin eta haur itxiekin erabili behar.

-ORDENAGAILU BIDEZKO TOMOGRAFIA AXIALA (OTA edo eskanerra)

Teknika honen bidez, hainbat erradiografia egiten zaizkio pazienteari, X izpietako tresna berezi batez. Tresna hau pazientearen iguruan biratzen du eta ordenagailu batek irudi guztiak konbinatzen ditu. Azkenean tomografiak egiten duena pazientearen xerra bat erakustean datza.
Teknika hau gorputzaren barrualdea argitasun handix ikusteko aukera ematen du. Baina arazo bat dauka, X izpiak baino erradiazio askoz handiagoa sortzen du. 50 aldiz handiagoa, hain zuzen.

- ERRESONANTZIA MAGNETIKOA

Erresonantzia magnetikoko makinak tutu formakoak eta oso handiak dira. Potentzia handiko eremu magnetikoa sortzen dute pazientearen inguruan, eta horrez gain, atomoek sortzen dituzten fotoiak detektatzen dituzte. Ondoren, aztertutako gorputzaren atalaren irudiak sortzen ditu ordenagailu batek. OTA bidez lortutakoen antzeko irudiak lortzen dira.
Erresonantzia magnetikoak egiteko ez da erradiaziorik erabili behar. Baina ezin da erabili taupada-markagailua duten pertsonekin, ezta objektu metalikoak (adibidez, protesiak) dituztenekin ere.

- EKOGRAFIA

Teknika honetan oso maiztasun handiko soinuak erabiltzen dira (ultrasoinuak), gizakiok entzun ezin ditugunak. Ultrasoinuak pazientearen gorputzera fokatzen dira eta tresna batek barruan sortzen diren oihartzunak hartzen ditu eta irudi bat sortzen du. Gaur egun, ekografia teknika modernoei esker, hiru dimentsioko irudi garbiak ikus ditzakegu, baita odola odol-hodien barruan nola igitzen den aztertu ere.
Ekografien bidez lortutako irudiak ez dira beste teknika batzuetan lortzen direnak bezain zehatzak, baina ez dira kaltegarriak, beraz amaren umetokian fetua nola garatzen den ikusteko erabil daiteke. Giltzurrunean eta xixkuan harriak aurkitzeko eta bihotz-probak egiteko ere erabil daiteke (Doppler ekografia deritzo).

-MEDIKUNTZA NUKLEARRA

Teknika honetan, zenbait substantzia radioaktibo sartzen dire gorputzea, organismoan nola zabaltzen diren aztertzeko, Substantzia horiei kontraste esaten zaie. Kontrasteek gamma izpiak igortzen dituzte eta eszintigrafia-ganbera edo gamma-ganbera baten bidez detektatzen dira.

sábado, 29 de enero de 2011

Bakterioak, kaltegarriak zein onuragarriak

Bakterioak gaitzak sortzen dituztelako dira ezagunak batez ere, udan denon ahotan ibiltzen den Salmonella eta Iruñean hainbeste buruhauste ekarri dituen Legionella, adibidez. Baina bakterio gehienek ez dute gaitzik eragiten; alderantziz, gorputzean ditugun bakterio gehienak behar-beharrezkoak ditugu bizitzarako. Pentsa, jaiotzen garen unean bertan hasten dira bakterioak gure gorputza kolonizatzen.


Haurra erditzearen unetik bertatik hasten da bakterioak jasotzen, esan bezala, eta urtebeterako heldu baten antzeko bakterio-koloniak omen ditu.

Haurdunaldian, haurra ingurune esteril batean dago, umetokian, hain zuzen ere. Baina erditzean, bakterioak jasotzen hasten da, amarengandik batez ere. Lehenengo kontaktua amaren baginako bakterioekin izaten du, bakterio horiek azalean itsasten zaizkio eta irentsi ere egiten ditu amaren gorputzetik kanporako bidean; eta, behin kanpoan, airean daudenak, amaren azalekoak, bularreko esnekoak eta abar jasotzen ditu —eta ez bakarrik amarenak, besteak beste, haurra laztantzera gerturatzen diren guztienak ere hartzen ditu—. Horrela, denbora gutxian bakterioek gorputz berria kolonizatua dute.

Bakterio-kolonia horiek babes-hesi bat izango dira beste bakterio eta mikroorganismo batzuen aurrean. Nolabait esateko, ez diete lekurik utziko beste bakterioei. Pentsa, hesteetan bakarrik 1,2 kilogramo bakterio inguru omen dauzka gutako bakoitzak. Hesteetako flora deitzen den hori oso ugaria da, beraz.
Hesteetako florak hainbat bizi-funtziotan laguntzen du: landare-azukre batzuen digestioan laguntzen du, bitamina batzuk ekoizten ditu (K bitamina, esate baterako) eta immunitate-sistema sustatzen du. Beraz, hesteetako bakterioak behar-beharrezkoak ditugu bizitzeko.
Bakterio horiek gizakiarekin batera eboluzionatu dute, giza gorputzean bizitzeko egokituta daude (azalean eta hesteetan gehienbat). Ezagunenak laktobaziloak eta bifidobakterioak dira, baina askoz gehiago ere badira: gizakiarekin harreman estuan bizi diren milatik gora bakterio-espezie omen daude. Hori bai, banako bakoitzak ehun espezie inguru dituela uste da; beraz, bakoitzak bere bakterio-konbinazioa du, eta ez dauka zertan aldamenekoaren berdina izan.



Bakterioak gutako bakoitzaren hatz-marken antzekoak dira, beraz. Eta gurekin lotura estu-estuan bizi dira. Tamalez, bizitzarako halako garrantzia duten arren, orain artean arreta gutxi jarri izan zaie gaixotasunik eragiten ez duten bakterioei. Dena dela, hori aldatzekotan dagoela dirudi, bakterioekin lotutako ikerketak ugaritzen ari baitira.


miércoles, 26 de enero de 2011

"La fuente de la vida": ama zelulak, etorkizun imaginezina?


La fuente de la vida. documental from La Marea Producciones S.l on Vimeo.



                       Azken urteotan zientziak eduki duen protagonista nagusia ama zelulak izan dira dudarik gabe. Dokumental honek familia baten eta bizitza kontatzen du: semeak betatalasemia du, hemoglobinaren sintesia kaltetzen duen gaixotasun larria. Odol periferiko, hezur muin gorri edo zilbor hestean dauden ama zelulek bakarrik izan ahalko dira gaixotasun honen sendabide.

Interesa baduzue, sinopsi luzeago bat jartzen dizuet jarraian:


 La Fuente de la Vida propone un recorrido didáctico, científico y sobre todo humano, en torno a la investigación que se realiza en España con las células madre y sus actuales aplicaciones médicas en el tratamiento de enfermedades como la Betatalasemia mayor, una anemia congénita severa que afecta a la producción de la hemoglobina, y con la que nació en 2002 Andrés Mariscal Puertas. El único remedio para esta enfermedad, cuya esperanza de vida es de 35 años, es el trasplante de células madre adultas especializadas en la renovación de la sangre, y que se encuentran en la médula ósea, en la sangre periférica y en la del cordón umbilical. Pero hasta conseguir un donante era necesario que Andrés acudiera cada quince días al hospital para hacerse transfusiones de sangre. Sin embargo y tras más de cuatro años de búsqueda, el donante compatible nunca apareció.


La Fuente de la Vida reconstruye su historia y la de su familia, la primera en España autorizada por la Comisión Nacional de Reproducción Asistida para someterse al Diagnóstico Genético Preimplantatorio en beneficio de terceros. Una técnica aprobada en 2006 dentro de la reforma de la Ley de Reproducción Humana Asistida, que permite la selección genética de embriones para curar a un hermano enfermo mediante el trasplante de células madre adultas procedentes de la sangre del cordón umbilical. Gracias a esta nueva posibilidad la familia Mariscal Puertas tuvo otro hijo que nació sano y totalmente compatible con Andrés, al que posteriormente le trasplantaron las células madre del cordón de su hermano.


Presentes en casi todo nuestro organismo, las células madre adultas son las únicas que hasta ahora se están empleando en ensayos clínicos con humanos y algunos de los hospitales más prestigiosos de nuestro país están a la cabeza en la aplicación de este tipo de terapias. Una de los más exitosas es la realizada en el Hospital de La Paz en Madrid por la Unidad de Terapia Celular que dirige el Dr. Damián García Olmo, y que próximamente dará lugar al primer medicamento procedente de células madre adultas de la grasa. Con la colaboración del Dr. García Olmo y su equipo y la intervención de José Antonio Perea, uno de los pacientes que ha participado en este novedoso tratamiento, La Fuente de la Vida realiza un seguimiento de este ensayo clínico, que emplea células madre adultas en complejos procesos de cicatrización como es el tratamiento de fístulas.


El debate ético sobre la selección genética de embriones, la investigación con células madre embrionarias, la terapia celular, la destacada labor de los científicos españoles, los últimos descubrimientos y sus diferentes aplicaciones o la donación de sangre de cordón umbilical, son otros de los aspectos vinculados a esta nueva realidad médica sobre los que el documental posa su mirada para ofrecer un completo análisis de la medicina regenerativa y la investigación con células madre, que contempla su esperanzador presente y su inimaginable futuro.

sábado, 22 de enero de 2011

Gernu infekzioa

       Pixa egitean erresumin sentsazioa, egiteko premia, maskuria hutsik egonda ere gernu egin nahi, pubis aldean mina... zistitis edo maskuriaren hanturaren zenbait sintoma dira. Gaitz hori ohikoagoa da emakumeen artean, eta batzuetan ez zaio behar besteko arreta eskaintzen.

      Maskuriak emakumeen gorputzean duen kokapenak azaltzen du horiek zistitisa areago jasatea. Organo horrek giltzurrunek ekoizten duten gernua biltzen du eta, aldizka, bere muskulaturaren uzkurduraren bidez, hustu egiten da. Maskuria uretrarekin komunikatuta dago, gernuak -kanpora isurtzen denean- zeharkatzen duen hodiarekin, alegia. Gizonarengan, uretrak prostata zeharkatzen du eta zakilaren gorputz leizetsuen artean igarotzen da; emakumearengan, berriz, motzagoa izan eta bulban bukatzen da. Horrek erraztu egiten du zistitisa, bulba aldeak eta perineo aldea gertu izateak kutsadurari laguntzen baitiote.

 Eskuarki gernuak ez du germen patogenorik. Baina bakterioren bat maskurira sartu eta bertan ugaltzen bada, haren populazioa bikoiztu egiten da 40 minutuko, eta azkarrago maskurian hondar-gernua geratzen bada edo maskuriaren hustuketan aldi luzeak igarotzen ba dira; esate baterako, likido gutxi edaten direnean. Uretra da kutsatzen lehena; infekzioa garaiz tratatzen ez bada, goranzko ibilbidea egingo du eta giltzurrunetara irits liteke, pielonefritis delakoa eraginez.



     Heste-florako edozein mikroorganismok infekta lezake gernua, baina erruduna Escherchia coli delakoa izan ohi da gehienetan, zistitisen %90tan agertzen baita. 

SINTOMA NAGUSIAK:


- Pixa egitean erresumin sentsazioa.

- Maiz pixa egin behar.

- Pixa egiteko premia bizia.

- Pixa egiteko nahia maskuria hutsik egonda ere.

- Pubis aldeko mina.

- Itxura gutxi gorabehera uherreko gernua, eta are odola duena.

- Hotzikarak eta sukarra.

- Gerrialdeko mina, bizkarraren behealdean, giltzurrunak infektatzen direnean.

Beti ez dira sintoma guztiak agertzen eta pertsona guztiengan ez dute intentsitate berdina.


miércoles, 12 de enero de 2011

Obesitatea( jarraipena)

              "Fast food"-a obesitatearen eragile nagusienetakoa kontsideratzen da gaur egun gizartean, baina badirudi Mc Donalds, Burger King eta era honetako empresak ez dutela horrela pentsatzen. Bideojokuak dira beraien ustez obesitatearen erantzule.

                Azken hau egia da dudarik gabe, baina hala ere aitzakia itxura du honek ezta? Beraien empresak gizartean sortzen duen osasun kaltea publikoki onartzeak arazoak ekarriko lizkieke azken finean. Baina, jaten ahal dute beraiek fast food-a? Izan ere, bideojokuak erosi ezean, luzaro biziko dira!

Hona hemen gai honi buruzko artikulu bat:

"La compañía de  comida  rápida McDonalds ha decidido defenderse de las acusaciones que la señalan como la principal causante de la obesidad de miles de niños en el Reino Unido, denunciando que los videojuegos y la vida sedentaria serían los principales causantes de que los menores engorden. 


Según informó 20minutos.es, el director de la compañía en el Reino Unido, Steve Easterbrook, aseguró que el aumento de peso de los menores se debe a que "se pasan horas sentados en lugar de quemar sus calorías al aire libre". "








Super size me documentalak gai hau tratazen du, trailerra ikusi nainbaduzue:




Obesitatea herrialde garatuenetako epidemia gaur egun.

     Hona hemen gaur egungo ironia: milioika jende lagun hiltzen den bitartean, obesitatea osasun-arazo nagusienetakoa bilakatzen ari da. Haurrei zein helduei eragiten die, eta obesoen kopurua etengabe ari da handitzen mundu osoan. Hori ikusita, bada obesitateari XXI. mendeko izurria deitu dionik


      Pertsona bat obeso izatera nola iristen den azaltzea ez da zaila: behar baino gehiago jaten duelako gizentzen da. Joera edo portaera hori gizarte osora zergatik hedatu den azaltzea, ordea, ez da hain sinplea.



      Izan ere, faktore askok eragiten dute obesitatearen hedapenean. Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dituzte elikagai-industriek; gehienetan, janari horiek kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dute.



            Horrekin batera, autoari, telebistari, telefonoari, ordenagailuari eta beste aurrerapen teknologiko batzuei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko. Guztiagatik, benetan erraza da behar baino kaloria gehiago hartzea. 


         Obesitatea gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da. Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago daude; erabiliena gorputz masaren indizea da, GMIa. 

GMIa kalkulatzeko, eragiketa sinple hau egin behar da: pisua kilotan zati altueraren karratua. Adibidez, 60 kilo eta 1,7 metroko altuera duen pertsona baten GMIa hau da: 60 / 1,72 = 20,7. 

GMIaren arabera, honako sailkapena egiten da:


  •        <20: pisu gutxi.
  •        20-25:normala.
  •        25,1-26,9: gehiegizko pisua.
  •        27-29,9: lehen mailako obesitatea.
  •        30-34,9: bigarren mailako obesitatea.
  •        35-39,9: hirugarren mailako obesitatea.
  •        >40: laugarren mailako obesitatea, morbidoa.




      

viernes, 7 de enero de 2011

Minbizia saihesteko aholkuak:

1. Ez erre. Erretzailea bazara, utzi lehenbaileen. Uzten ez baduzu ere, ez erre beste norbait dagoen tokian.

2.Alkoholdun edariekin kontuz ibili.

3.Ez egon luzaro eguzkipean.

4.Substantzia kartzinogenoak erabili behar badituzu, errespetatu segurtasun-neurri guztiak.

5.Fruta eta barazkiak jan maiz-maiz, baita zuntz asko duten zerealak ere.

6.Saia zaitez gehiegizko pisua ez izaten.

7.Orbanen edo orbainen itxura aldatzen bada, edo/eta kozkor arraroak ateratzen badira, kontsulta egin medikuari.

8.Eztula edota eztarriko lakarra edo mina desagertzen ez badira, bat-batean pisua galtzen bada, edota libratzean aldaketak gertatzen badira, medikuarena joan.

9. Baginako azterketak egin maiz.

10.Titiei erreparatu noizbehinka eta 50 urtetik gorakoa bazara, mamografiak egin maiztasun jakinarekin. 



Minbizi KAUSAK:




Gaur egun, badakigu zer egi behar dugun minbiziz sahiesteko,  zer ondorio dakartzan minbiziak edo zer tratamendu jarraitu behar den edukitzekotan. Baina denak ba al dakite zer den minbizia?nola sortzen den?zergatik?

Hurrengo bideo honetan minbiziari buruz jakin beharrekoa azaltzen da:


jueves, 6 de enero de 2011

Medikuntzaren etorkizuna?





        Oraindik ere ikerketa fasean badago ere, telerobotikaz lagundutako medikuntza hasi da kirurgian lehen urratsak ematen. Ikerketan emaitzak onak ari dira izaten eta etorkizunean bere onurak erabilgarriak izango dira.

martes, 4 de enero de 2011

Egin barre!

            Barre egitea atsegina da, ondo sentiarazten du: gorputza lasaitzen du eta gogoa argitu. Hori bakarrik nahikoa da esateko osasunerako ona dela barrea. Baina barrearen eragina plazera eta ondo sentitzea baino urrunago doa. Izan ere, bihotzekoa edo infartua izateko arriskua gutxitzen duela ikusi da.
Lehenengo frogak enpirikoak izan ziren; hau da, behaketan oinarritu ziren. Datuak bilduta, ikusi zuten barregehien egiten zutenek bihotzeko gaitz gutxiago izaten zutela. Duela bost bat urte izan zen hori, eta, ordudanik, barrea eta bihotzeko gaitzak lotzen dituen ikerketak indarra hartu du.

            Beraz, barrearen eta bihotzeko gaitzen artean lotura egon zitekeela ikusi zen, eta horrek ikertzaileen jakin-mina zirikatu zuen. Hala, gorputz barruan barrea eta bihotza lotzen dituen mekanismoa zein den jakin nahian dabiltza. Hau da, barreak zer eragin fisiologiko dituen jakin nahi da zehatz, zer mekanismo gertatzen diren osasunari halako onurak ekartzeko.




Bide horretatik, argitaratu berri den ikerketa batek lehenengo pausoa eman du lotura horren zergatia argitzeko bidean. Ikerketa horren arabera, barre egindakoan odol-hodiak errazago itzultzen dira bere onera estualdi bat pasatakoan baino. Kontuan izan behar da bihotzeko gaitz askoren oinarrian odol-hodien endekapena dagoela: malgutasuna galdu eta zurrunago egiten diren neurrian, bihotzak lan gehiago egin behar du odola gorputz osora banatzeko, eta hortik datoz arazoak.
           
          Tabakoa erretzeak eta janari koipetsuak jateak odol-hodiak gogortu egiten ditu, besteak beste; horregatik dira bihotzeko gaitzen eragile nagusiak tabakoa eta dieta koipetsua. Horiekin batera, noski, badira beste eragile batzuk kontrolatzen zailagoak direnak, hala nola, zahartzaroa bera. Dena dela, odol-hodiak gazte eta osasuntsu mantentzea beharrezkoa da bihotzeko gaitzak izateko arriskua murrizteko.
           



             Bada, esan bezala, barre-algarek odol-hodiak osasuntsu mantentzen dituzte. Saio hau eginda ikusi dute lotura hori: besoko arterien diametroa neurtu dute ultrasoinuen tresna baten bidez. Arterien diametroa txikitu egiten da bihotz-taupadak azkartzen direnean, hala nola, kirola egitean, barre egitean zein beldurrak edo estresak jota egondakoan. Horrela, odola azkar heltzen da gorputzeko muskulu guztietara.
             Ezohiko egoera hori amaitutakoan, gorputza lasaitu egiten da, eta arteriak bere onera etortzen dira. Odol-hodiek ohiko diametrora itzultzeko duten gaitasuna zirkulazio-aparatuaren osasunaren adierazlea da. Hori dela eta, hainbat egoeraren ondoren besoko arteriak bere onera etortzeko behar duen denbora neurtu dute.